OINARRIAK |

CORTADA 2018”
VITORIA-GASTEIZKO FILM LABURREN XXII. JAIALDIA
UPV/EHUko Arabako Campusa, Vitoria-Gasteiz
2018ko abenduaren 12 tik – 15era

 


· BALDINTZAK

  1. CORTADAn parte hartu ahal izango dute Espainian jaio edo bizi diren film laburren egileek. Espainiarrek NANa aurkeztu beharko dute nahitaez, eta bizileku-baimena edo horren ziurtagiria espainiar nazionalitatea lortu ez duten biztanleek.

  2. 2017an eta 2018an ekoitzitako filmak aurkeztu ahal izango dira, gehienez 30 minutukoak.

  3. Egile bakoitzak gehienez ere bi film labur aurkeztu ahal izango ditu. Gehiago aurkeztuz gero, hautaketa batzordeak ez du pertsona horrek bidalitako lanik baloratuko.

  4. CORTADA lehiaketak ATAL OFIZIALA izango du. Atal horretan sartuko dira hautaketa batzordeak hautatutako FIKZIOA, DOKUMENTALA eta ANIMAZIOA kategorietako film laburrak. GUREAK atalean Euskal Herriko film laburrak aukeratuko dira, eta horiek ere ATAL OFIZIALEAN sartuko dira.

  5. GUREAK atalean parte hartzeko, film laburren egileek egiaztatu beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoan (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) edo Nafarroako Foru Erkidegoan jaioak direla, espainiar estatukoak badira, edota Euskal Hirigune Elkargoan jaioak direla (Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoa), frantziar estatukoak badira. Hori frogatzeko aurkeztu beharreko agiriak 1. puntuko berak dira, eta, Euskal Hirigune Elkargoan jaiotako norbait aurkeztuz gero, agiri horien Frantziako baliokideak aurkeztu beharko ditu.

  6. CORTADA lehiaketaren ATAL OFIZIALEAN ezin dira aurkeztu Interneteko plataformetan ikusgai eta irekita dauden film laburrak. Horrez gain, aurreko urteetan aurkeztu ziren baina hautatu ez zituzten film laburrak ere ezingo dira aurkeztu. Halaber, film laburrak Araban estreinatzea ezinbestekoa da, eta ez dira onartuko probintzia horretako beste jaialdiren batean proiektatu diren edo Arabako Lurralde Historikoan saio publikoan estreinatu diren film laburrak onartuko.

  7. Jaialdiak lehiaketan sartzen diren beste atal batzuk ere baditu ATAL OFIZIALETIK kanpo; horietan ere sari ekonomikoak egongo dira jokoan.

  8. UNILABUR eta EHULABUR atalen helburua da unibertsitate eta zinema-eskoletan egindako film laburrak sustatzea; izan ere, argi dago CORTADA unibertsitate-bokaziodun lehiaketa dela, UPV/EHUri lotua baitago.

  9. Unibertsitateko edo zine-eskoletako ikasleek egindako film laburrak aurkez daitezke UNILABUR atalera, baldin eta film laburrak estatuko unibertsitateren batean gradu- edo master-ikasketak egin bitartean edo zinema eskola ofizial edo pribatuetan ikasten ari ziren bitartean egin badituzte. Atzerriko eskola edo unibertsitateetan ikasten duten espainiarren lanak ere onartuko dira. Film laburren egileek egiaztatu beharko dute unibertsitate edo eskola horietako ikasle direla; horretarako, eskola-txartela edo erakunde horietan ikasi izana egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dute. Ikasle batek GRAL edo MAL gisa egindako lan bat aurkezten badu eta une horretan unibertsitateen diziplinatik kanpo badago, CORTADAn parte hartu ahal izango du, baldin eta egoera hori justifikatzen badu.

  10. EHULABUR atalak oinarri hauetako 9. puntuan ezarritako baldintza berberei jarraituko die, desberdintasun batekin: UPV/EHUko ikasleek baino ezin dute parte hartu bertan.

  11. ATAL OFIZIALAZ kanpoko beste bat HEMENGOAK izenekoa da, Arabako Lurralde Historikoan ekoiztu eta errealizatutako film laburrei zuzendua. Atal horretan parte hartu ahal izango dute arabarrak direla egiaztatzen duten zuzendariek, edo lurralde horretan grabatutako edo bertako enpresek ekoitzitako film laburrek, nahiz eta zuzendaria beste nonbait jaioa izan. Horrez gain, protagonistatzat Arabako aktoreak dituzten filmek ere parte hartu ahalko dute, nahiz eta zuzendaria Arabako Lurralde Historikoan jaioa ez izan. Arabarra dela egiaztatzeko, oinarri honetako 5. puntuan zehaztutako agiriak aurkeztu beharko ditu, baina lurralde historiko horri dagozkionak.

  12. Edizio honetan, EUSKARAZKO FILM LABURRIK ONENAREN saria ere egongo da, hizkuntza horretako ikus-entzunezko sorkuntza sustatzeko eta balioa emateko. Sari hori eskuratu ahal izango dute CORTADA jaialdiko atal ofizialetan nahiz ez ofizialetan parte hartzen duten euskarazko film labur guztiek.

  13. ATAL OFIZIALEKO eta jaialdiko gainerako ataletako filmak hautaketa batzordeak hautatuko ditu; bertako kideek jasotako film labur guztiak ikusi dituzte, eta haien erabakia ezin izango da apelatu. Sariak EPAIMAHAI OFIZIAL batek emango ditu; bertako kideak zinemarekin eta, oro har, kulturarekin lotura duten pertsonak izango dira, eta gutxienez kide bat UPV/EHUkoa izango da. Epaimahaiak emango ditu jaialdiko sari guztiak, Ikusleen Saria izan ezik. Epaimahaikideen erabakia apelaezina izango da

  14. GOYA SARIEN® aurretiko hautaketa. Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak CORTADA hautatu du Goya Sarietako Fikzioa, Animazioa eta Dokumentala kategorietako Film Labur Onenaren izangaiak aurretiaz aukera ditzan. Horrenbestez, CORTADAren FILM LABURRIK ONENAREN SARIA, DOKUMENTAL LABURRIK ONENAREN SARIA eta ANIMAZIOKO FILM LABURRIK ONENAREN SARIA irabazten dutenek aukera izango dute Goya Sarien® lehen aukeraketan parte hartzeko. Horretarako, noski, Akademiak bere oinarrietan eskatzen dituen baldintzak bete beharko dituzte.

  15. FORQUÉ SARIEN aurretiko hautaketa. EGEDAk CORTADA hautatu du Forqué Sarietako Film Labur Zinematografikorik Onenaren kategoriarako izangaiak aurretiaz aukera ditzan. Horrenbestez, lehiaketako FILM LABURRIK ONENAREN SARIAREN irabazleak JOSÉ MARÍA FORQUÉ SARI ZINEMATOGRAFIKOAREN lehen aukeraketan parte hartu ahal izango du. Horretarako, noski, lehiaketaren oinarrietan eskatzen diren baldintzak bete beharko ditu.

  16. CORTADA lehiaketarako aukeratutako film guztiak lehiaketaren katalogoan eta webgunean agertuko dira, eta lehiaketarako antolatuko diren jendaurreko emanaldietan ikusi ahal izango dira. Proiekzioren kalitatea ahalik eta onena izango da, eta, horretarako, HDko artxiboak erabiliko dira. Jaialdiak bere gain hartuko du ekoizleek entregatutako materialen ardura horiek galtzen edo hondatzen direnean, aseguru baten bidez.

  17. Sariak. Honako sari ofizial hauek ezarri dira lehiaketarako:

  • Film laburrik onena 2.000 euro + garaikurra
  • Gureak saria. Euskal film laburrik onena 1.000 euro + garaikurra
  • Ikusleen saria 600 euro + garaikurra
  • Dokumentalik onena 500 euro + garaikurra
  • Animaziorik onena 500 euro + garaikurra
  • Hemengoak saria Arabako film laburrik onena 500 euro + garaikurra
  • Euskarazko film laburrik onenaren saria 500 euro + garaikurra
  • Unilabur saria 500 euro + garaikurra
  • Ehulabur saria 300 euro + garaikurra

Sariak jaialdia amaitu ondorengo asteetan ordainduko dira, abenduan, eta kasu guztietan 2018. urtea amaitu baino lehen.


· IZENA EMATEKO

Izena ematea doakoa da eta bi modutara egin daiteke:

  1. Filmak ikusteko FESTHOME plataformaren bidez. Beharrezkoa da plataformek ematen duten informazioan honako datu hauek agertzea: zer ataletan parte hartzen duen; nazionalitatea edo bizilekua ziurtatzen duten agiriak; unibertsitate edo zinema-eskola bateko ikaslea dela egiaztatzen duten agiriak, hala badagokio; eta film laburraren oinarrizko fitxa bat, datu hauekin: izenburua, zuzendaria, iraupena, helbide elektronikoa eta argazki bat. Eskatutako agiriren bat falta bada, film laburra hautaketa prozesutik kanpo gera daiteke.

  2. Helbide elektroniko honetara bidalita: festivalcortada@gmail.com. Film laburra Vimeo edo Youtube-rako esteka baten bidez bidali behar da, hori ikusi ahal izateko pasahitza adierazita, eta horrekin batera honako hauek bidali beharko dira: zer ataletan parte hartzen duen; nazionalitatea edo bizilekua ziurtatzen duten agiriak; unibertsitate edo zinema-eskola bateko ikaslea dela egiaztatzen duten agiriak, hala badagokio; eta film laburraren oinarrizko fitxa bat, datu hauekin: izenburua, zuzendaria, iraupena, helbide elektronikoa eta argazki bat.

Izena emateko azken eguna 2018ko irailaren 10a izango da. Epemuga horretatik aurrera bidaltzen diren film laburrak ez dira kontuan hartuko. Hautaketaren berri emango zaie parte-hartzaile guztiei, haien film laburra hautatua izan ala ez. Palmaresa, berriz, hautatutako film laburren egile guztiei jakinaraziko zaie.


Helbide elektronikoa: festivalcortada@gmail.com
Webgunea: www.festivalcortada.com