EHUSKARABANDA 2017 BIDEOMARATOIA

BEREHALAKO FILM LABURREN LEHIAKETARAKO OINARRIAK
2017ko abenduaren 1a. UPV/EHU. Vitoria-Gasteiz.


  1. Parte hartzaileak: Lehiaketan parte hartu ahalko dute nahi duten pertsona guztiek, baldin eta taldea bi lagunek, gutxienez, osatua badago.

  2. Talde bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahalko du lehiaketan.
  3. Film laburrak lehiaketa egingo den goizean filmatuko dira eta horien iraupena 2 minututik beherakoa izango da. Ez da onartuko lehenago filmatutako lanik. Talde bakoitzak bere baliabideak erabiliko ditu film laburrak filmatzeko.

  4. Lehiaketa goizeko 10:00etan hasiko da. UPV/EHUko Arabako Campuseko unibertsitate pabiloiko kafetegian elkartuko gara, bertan emango baitzaio hasiera lehiaketari. Film laburrak euskarri digitalean entregatuko dira. Edozein gailu bidez filmatu ahal da, baita edozein gailuz filma muntatu ere. Film laburrak eta materialak egun bereko 15:00etan entregatuko dira unibertsitate pabiloian.

  5. Gaiak: Lehiaketako gai bakarra UPV/EHUko Arabako Campuseko euskararen erabilera izango da. Lehiaketan euskara bakarrik onartuko da. Lanak Gasteizko edozein tokitan filmatu ahalko dira, baina planoren bat Arabako Campusean filmatu beharko da.

  6. Gako hitz bat agertuko da lan guztietan: ZORAGARRIA.

  7. Nola apuntatu. Mezu elektroniko bat bidali helbide honetara: cortadakulturcampus@gmail.com. Izen-abizenak jarri, parte hartzaileen NANa eta harremanetan jartzeko telefono edo helbide elektroniko bat. Izena emateko epea gaueko 12:00etan amaituko da azaroaren 30ean, lehiaketaren bezperan.

  8. Sariak. Deialdi honetan epaimahai batek hiru sari emango ditu. Lehengo saria: 200 euro, bigarrena: 150 eta hirugarrena: 100 euro.

  9. Film laburrak lehiaketaren egun berean proiektatuko dira 16:30etan Letren Fakultateko Gradu Aretoan. Emanaldiaren ostean lehiaketaren sari banaketa egingo da.

  10. Lehiaketa honetan parte hartuz gero, oinarri hauek guztiak onartzen direla esan nahi du.


CORTADAren tel.: 688 673 495
Helbide elektronikoa:
festivalcortada@gmail.com
Webgunea: www.festivalcortada.com